Jarduera eraldatzailea
Sormena loratzeko aukera ematen duen jarduera. Musikaren erritmoaren arabera gorputzarekin espresatzeko espazio bat da. Musika gorputzarekin batera sentitzea lortzen dugu, eta adierazpenari eta mugimenduari protagonismoa hartzearu aukera ematen diogu. Mugimendu aske eta kontzientearen bidez, gorputzak behar duena adierazten hasten da, eta gure izatearen esentziarekin konektatzen du. Horrela, naturaren energiarekin, gorputzaren batasunarekin, emozioekin eta espirituarekin konektatzen dugu, baita askapen emozional eta fisikoaren sentsazioarekin ere. Juiziorik eta espektatibarik gabeko dantza-esperientzia da, non gorputzak, buruak eta arimak harmonia eta sendotasuna aurkitzen dute.
Musikak bultzatutako esperientzia, adimena gainditzen duena eta gorputzari dantzaren bidez modu naturalean adierazteko eta mugitzeko aukera ematen diona. Musikaren sendatzeko ahalmenak, gorputzaren adierazpen-ahalmen bakarrak eta adimena gainditzen duen espazio batek orainarekin konektatzen gaitu. Burutik ateratzen eta gorputzean barneratzen laguntzen digun esperientzia eraldatzailea. Gure gorputzarekin bat egiten dugu, eta dantzaren parte bihurtzen gara. Gorputzarekin askatasunez eta jakin-minez adierazteko aukeraz gozatzen dugu.
Adierazpen fisikorako espazio sortzailea da, barne-bidaia bat. Aukera paregabea eskeintzen die ariketa askatzaile, integratzaile eta espiritualki aberasgarria bilatzen dutenei. Autoadierazpena, sormena eta garapen pertsonala esploratzeko proposamen berritzailea. Garenarekin, besteekin eta inguratzen gaituen unibertsoarekin konektatzeko modu dibertigarri eta paregabea da. Esperientzia eraldatzailea, arreta osoa praktikatzeko eta une honetan erabat presente egoteko aukera eskeintzen diguna.
Esperientzia eraldatzailea, oro har bizitzaren eta, bereziki, gizakairen edertasuna eta aniztasuna ospatzeko.