Aurkezpena

Ecstatic Dance dantza eta mugimendu askearen bidez hazkunde pertsonala,  ongizatea eta sozializazioa sustatzen duen jarduera da. Musikak gidatutako  esperientzia bat, non adimenaz harago joanez, non gorputza askatasunez  adierazten da. Energiaz, kemenez eta bizitasunez betetzen gaituen  esperientzia boteretsu eta eraldatzailea da. Dibertitzeko, dantza egiteko edo  ariketa fisikoa egiteko modu tradizionalen alternatiba berritzailea. Onura  fisiko, mental eta espiritual ugari eskaintzen dizkigu gure osasuna eta ongizate orokorra hobetzeko.

"Pertsonaren garapen integrala sustatzen dugu, gorputz fisikoaren, buruaren eta emozioen arteko oreka osasungarria bilatuz, osotasun gisa hartzen ditugunak, hazkunde pertsonal eta espiritualaren bidean".
Ecstatic Dance

Web orria

Web orri honen helburu nagusia Ecstatic Dance jarduera gizartean sustatzea da, ahalik eta pertsona gehien izan  daitezen bere praktikaren onuradun.

Jardueraren sustapena bultzatzeko eta babesteko mekanismoak ezarri nahi ditugu. Web orriaren bidez, gizarteak, oro har, eta administrazio publikoek, bereziki, Ecstatic Dance praktikaren balioak eta onurak ezagutzea nahi dugu.

Ecstatic Dance-ren praktikaren garapenean sakondu nahi dugu, eta estamentu publiko eta pribatuek haren onura sozialak aintzatestea, bai aisia aktibo osasungarri gisa, bai pertsonen ongizaterako tresna bat gisa.

Ecstatic Dance egiten dutenen artean ezagutza eta komunikazioa zabaltzen lagunduko duten proiektuak sustatu, garatu eta zabaldu nahi ditugu.

Ecstatic Dance praktikatzen dutenen arteko komunitate bat sortu nahi dugu, eta elkarrekin indarrak batu, jarduera hau praktikatzea erabakitzen duten pertsonei arreta hobea eskaintzeko.

Zerbitzu bokazioz aurkezten gara pertsonen ongizate integralerantz garamatzan bide zuzena jarraituz, Ecstatic Dance esperientziak esan nahi duen guztiarekin eta gure bizitzaren osotasunarekin bat egite horretara.
 
"Bada dantza bat zuk bakarrik egin dezakezuna, zurea, hemen eta orain, beti aldatuz, beti egiazkoa dena".
Grabielle Roth
5Rithms