Ecstatic Dance ezagutu ezazu
Modu askean dantzatzeko proposamena da, mugimendu espontaneoak barne hartzen dituena. Musikak bultzatutako esperientzia bat, adimena gainditzen duena eta gorputzari adierazteko aukera ematen diona. Musikak sentipen amaigabeen bidez bibrarazten gaitu, geure buruarekin, besteekin eta inguratzen gaituen unibertsoarekin modu dibertigarri eta bakarrean konektatzeko aukera emanez. Zuzeneko DJ set batek, musika estilo desberdinekin, soinu bidaia zirraragarri batez gozatzeko aukera eskaintzen digu eta gorputz mugimenduaren bitartez modu natural eta benetakoan adierazteko aukera ematen digute, pausorik, koreografiarik edo errutinarik gabe.
Esperientzia dibertigarri eta askatzailea da, musika eta dantza askean zentratua, mugimendu kontzienteko jarduera bat, pertsonak inhibizioak askatzera, beren gorputzekin konektatzera eta sormenaren bidez esperientzia eraldatzaileetan murgiltzera bultzatzen dituena.
Ecstatic Dance-k garapen pertsonala, ongizatea eta soziabilizazioa sustatzen ditu. Energiaz, indarraz eta bizitasunaz betetzen gaituen esperientzia ahaltsua eta eraldatzailea. Aisialdi, dantza eta jarduera fisiko tradizionaletarako alternatiba berritzailea. Hainbat onura fisiko, mental eta espiritual eskaintzen dizkigu gure osasuna eta ongizate orokorra hobetzeko. Modu dibertigarrian sasoian jartzen laguntzen digun jarduera fisiko erangikorrenetariko bat da.