Ezhoiko dantza
Ecstatic Dance dantza ez-konbentzionala da, orainean erabat kontziente eta presente egotera bideratzen gaituen oinarrizko arauak dituena. Hitzik gabe egiten dugu dantza, hitzik gabe existitzen gara, burutik atera eta gorputzan sartzen gara. Oinutsik dantzatzen dugu, eta gure gorputzare bitartez lurrarekin eta energiarekin konektatzen dugu. Garen bezala egiten dugu dantza, drogarik, alkoholik eta gure kontzientzia aldatzen duen inolako substantziarik gabe. Mugikorrik gabe, orainetik urruntzen gaituzten gailurik gabe. Ez dago espektatibarik, ez judiziorik. Errespetuz jokatzen dugu geure buruarekin eta besteekin.
Judizio eta espektatibetatik aske, non gorputzak, buruak eta arimak harmonia eta sendabidea aurkitzen duten. Mugimendu askea, musika inspiratzailea eta komunitate lagunkoia uztartzen dituen esperientzia holistikoa. Gorputzak, buruak eta arimak harmonia eta benetako adierazpena aurkitzen duten espazioa. Gero eta deskonektatuagoa eta estresagarriagoa den mundu batean, Ecstatic Dance-k sendatzeko eta konektatzeko alternatiba bat eskaintzen digu, non gure gorputzarekin, adimenarekin eta espirituarekin berriro konekta gaitezke. Bizitzaren edertasuna eta aniztasuna ospatzen duen esperientzia eraldatzailean murgildu gaitezen