Gizarte jarduera
Jende gehiagorekin dantzatzeak motibatzen gaitu dantzan jarraitzera. Era berean, gure harreman sozialak hobetzeko, lotsa murrizteko eta segurtasuna eta kanporakoitasuna handitzeko modu bikaina da. Autoadierazpena, bibrazioa, erritmoa, konexioa, kanporakoitasuna, komunikazioa, ulermena eta, azken finean, dibertsioa eskeintzen digu.
Ecstatic danace jardueran partaideok elkarri eragiten diogu, hitzik gabe, irribarreak, begiradak eta keinuak elkartrukatuz, dantzalekua elkarrekin esploratzen dugun bitartean. Dantzarako pistan, mugimenduan dauden beste gorputzekin sinkronizatzen gara. Gure mugimenduak azkartu edo moteldu egiten dira besteen mugimenduetara egokitzeko. Hori guztia kontzientziak lor ditzakeen baino maila sakonago eta azkarragoetan gertatzen da. Batzutan dantzarako pista osoa mugitzen da, osotasun bat balitz, aldi berean mugituz.
Musikaren erritmoak lerrokatze hori errazten du. Besteen bibrazioak sentitzen ditugu, baita energia eremuak ere. Kontaktu bisual, fisiko, emozional eta energetikorako espazio bat da, gainerako partehartzaileekin goza daitekena. Loturak sortzen dira, eta, esperientzia indibiduala bada ere, esperientzia kolektiboa ere bada.