Bizitzaren dantza
Dantza-pistan askatasun osoz esploratu, adierazi, jolastu, negar egin, barre egin eta bizitzaz gozatzen dugu. Emozioak eta sentsazioak askatu, mugimendua eta emozioa integratzen ditugu, eta energia-fluxuari jarraitzen uzten diogu. Bizitzaren dantza da, bizitzaren alaitasunaren dantza.
Musika-bidaian barneratzen gara, dantzaz gozatzen dugu, burua eta hitzak gelditzen ditugu eta presentziari, arnasari eta bihotzaren taupadei men egiten diegu. Musikak eta mugimenduak gidatutako hitzik gabeko esperientzia, gure burutik eta gorputzetik haratago askatasunez adierazteko aukera ematen digu, geure buruarekin eta taldekideekin konektatuz. Musikak hamaika sentsaziotan dardararazten gaitu. Ez dugu aurrez definitutako urratsik jarraitzen, ezta koreografiarik ere. Aldiz, gure gorputzek askatasunez esploratzen eta adierazten dute, modu espontaneoan. Gure buruarekin zintzotasunez egiten dugun lan sakona da, gorputzan eta buruan tentsioak eta blokeoak askatzeko aukera ematen diguna. Eta bide bartez prozesuan ondo pasatzen dugu.