Estasi dantza sakratua

Estasi dantza sakratua

Gizarteak betidanik bilatu izan ditu trantze-egoerak musikan eta dantzan, kontzientzia-egoera zabalagoetara iristeko. Gorputzaren mugimendu aske eta naturalen bitartez ongizate sentsazioa lortzen dugu. Ecstatic Dance jardueran musikak gidatzen gaitu, erritmoan aritzen gara libreki mugituz estasi sentsazio batean murgilduz. Pertsona bakoitzak maila ezberdinetan nabaritu dezake estasi efektua. Bizirik eta gure emozioekin eta besteen emozioekin konektatuta sentitzen gara. Gorputzaaren mugimenduaren bidez adierazten gara, eta adimena, pentsamendua eta hizkuntza gelditu egiten dira. Erabat asebetetzen gara.

"Zoriontasunerako bide laburrak daude eta dantza da horietako bat".
Vicky Baum
Idazlea

Ongizate eta erlaxazio sentsazioa lortzen dugu gorputzaren mugimendu aske eta naturaletik abiatuta, gorputza oxigenatzean, bihotza indartzean, serotonina askatzean, izerditzean eta toxinak kanporatzean. Egoera honetan onartzen dugu existitu eta betetasunean bizi gaitezkela hainbeste pentsamendu, arrazoiketa eta teoriarik gabe. Musikak, bat-bateko gorputz-mugimenduek eta arnasketak buru-zarata oro ezabatzen dute, eta konfiantza ematen digute intuizioan eta errealitatean gertatzen ari denaren interpretazio argian. Bizitzaren dimentsio guztitaz jabetzen gara, baita existitzen den eta inguratzen gaituen guztiarekin inplikatuta gaudela.


Hori gertatzen da mugimendu naturala nahi gabe luzatzen denean, arretak gure presentzia aitortzen duenean eta dantza berezkoa eta kontzientea denean. Gorputzak behar duena adierazten du eta gure izatearen esentziarekin konektatzea lortzen du. Horrela, gorputzaren, emozioen eta buruaren batasunarekin konektatzen dugu, naturaren energiarekin, eta askapen emozional eta fisikoaren sentsazioa lortzen dugu. Gure existentziak esanahia hartzen du.


Gure gorputzarekin eta arnasarekin sintonizatzean, arintasun-sentsazioa eta existentziarekiko konexioa sentitzen dugu. Ongizate sentsazio sakona sortu eta estresa murrizten duten neurotransmisoreak diren endorfinak askatzen dira garunean. Lo eta meditazio sakoneko egoeran bezala, Ecsttaic Dance jardueran theta garuneko uhinak aktibatzen dira, eguneroko garuneko uhinak deskonektatzen dira eta geure buruarekin konektatzen dugu, sormena, intuizioa, memoria eta ikaskuntza hobetuz.

"Ecstatic edo estasi kontzeptua bizitza bere intentsitate handienean sentitzeko modu gisa ulertzen dugu".
Ecstatic Dance