Meditazioa mugimenduan

Meditazioa mugimenduan

Barruko dantza da. Arreta barrurantz ipintzen dugu eta esfortzurik gabe kanporantz mugimendua sortzen da. Koreografiarik entseatu gabe, mugimendua borondatezkoa da, dantza librea. Lasaitu eta erlaxatu egiten gara, gorputzaren bitartez espresatzen gara, burua alde batera uzten dugu, entregatzen gara eta mugimenduarekin bat egiten dugu. Meditazioa bere kabuz gertatzen da.

“Egoa alde batera uzteko ez dago dantza baino gauza hoberik; horregatik diot meditatzaile guztiek dantza egin beharko luketela. Izan ere, benetan zurrunbilo batera bazoaz, benetan energia zurrunbilo bat bazara, benetan dantzan bazaude, dantza egiten duena desagertu egiten da”.
OSHO

Ecstatic Dance saioetan gorputza mugitzen dugun bitartean meditazioa bere kabuz gertatzen da. Musikaren eta mugimendu kontzientearen bidez lortzen dugu meditazioa. Gorputzak, bihotzak eta buruak mugimenduari ateak ireki eta dantzari ekiten diote. Gorputza, burua eta espiritua dantza hutsean bihurtzen dira, eta emozio eta buruko blokeoak askatu egiten dira jario natural horretan. Mugimendu hutsa, estasi bihurtzen dena. Gorputza eta emozioak malguago eta gardenago bihurtzen dira. Burua zabalik, lasai, argi eta malgu dago. Gorputza mugitzen duzun bitartean meditatzeko modu bat da hau.

Meditazioa burutik kanpo gaudenean gertatzen da, lekuko izatean. Norberaren behaketa da meditazioaren gakoa. Adimena pentsamenduaz deskargatzen da, hutsik geratzen da eta bere energia guztia gure esku geratzen da.

"Bizitzarekin bat egiteak orainarekin bat izatea esan nahi du. Orduan konturatzen gara ez dugula bizitza bizi, baizik eta honek bizi gaituela. Bizitza dantzaria da eta gu dantza gara".
Eckhart Tolle