Ecstatic Dantzaren jatorria
Ecstatic Dance jardueraren jatorriak dira denborarekin aldatuz joan diren hainbat eragin kultural, ohitura eta tradizio. Hasiera edo jatorri zehatzik zehazterik ez badugu ere, bere sustraiak munduko hainbat tokitan sortu ziren zenbait dantza-tradizio eta kultur mugimenduetan aurki daitezke.
Dantza eta musika komunitatean gizateria bera bezain erritu zaharrak dira. Antzinako tribuak elkartu egiten ziren ospatzeko, partekatzeko, sendatzeko, enpatizatzeko, konektatzeko eta bihotzak irekitzeko. Esan genezake Ecstatic dantza gizakiaren historian zehar praktikatu dela, kultura guztietan, ospakizun eta topaketa sozialerako bitarteko gisa. Kontzientzia, meditazio, trantze eta estasi egoerak lortzeko bidea ere izan da.
Antzinako kultura askotan, Ecstatic dantza sakratuak egitea erritual eta ospakizunen parte ziren. Dantza hauek jainkozkoarekin, naturarekin konektatzeko, esker ona adierazteko, bizitza ospatzeko eta sendatzeko ziren. Ecstatic dantzak George Gurdjieff-en dantza sakratuaren, derviche dantza bezala ezagutzen diren suediar tekniken eta Shiva-ren Natraj dantzaren eragina ere badu.
XX. mendean, 1960ko hamarkadan, Kaliforniako Esalen Institutuaren inkubagailu espiritualean, Fritz Perls sortzailearen Gestalt terapia teknikak eta dantza eta mugimendua eguneroko errutinetan txertatzeko metodologia nabarmenduko genituzke. Esalen Institutura mundu osoko pertsona “bilatzaileak” joan ziren, horien artean Gabriel Roth New Yorkeko dantzaria, terapia eta dantza uztartu zituena “Bost Erritmoak” 5Rhythms sortuz. Berak Ecstatic Dance terminoaren egungo erabilera sartu zuen bere 5Rhythms metodoan.
1970eko hamarkadatik bost erritmoetatik eratorritako hainbat proposamen garatu ziren. 1989an Moving Center School sortu zen Erresuma Batuan. 1990eko hamarkadaren hasieran, Barefoot Boogiek drogarik eta alkoholik gabeko dantza ekitaldiak egiten zituen astean bitan San Frantziskon, eta jarduera horrek gaur egungo Ecstatic dantzarekin antz handia zuen.
Ecstatic Dance garaikidearen jatorria Kalani Honuaren Hawaiiko Oceanside Retreat erretiro-zentroan koka dezakegu; bertan, Max Fathom, Elizabeth Betwixt eta lagunek Ecstatic jarduera askatasunerantz dantzatzeko modu gisa sortu zuten, garapen pertsonala sendatu eta ahalbidetu zezakeen mugimendu gisa. Hawaiin Ecstatic Dance Community sortu zen 2000. urtean. Ondoren, Hawaiitik San Frantziskoraino hedatu zen jarduera, eta handik mundu osora. Ecstatic Dance Evolution Houstonen 2003an, eta Tribal Dance Community Toronton 2006an. 2008ko amaieran, Dance Suite Ballroom ekitaldi-programa sortu zuen Oaklanden (Kalifornia). Ordutik, Esctatic Dance etengabe hazi eta hedatu da mundu osoan, baita Europako hiriburu nagusietan ere.