Ongizate osoa
Adin guztietako pertsonei onura fisiko eta mental nabarmenak eskeintzen dien jarduera dibertigarrienetako bat da Ecstatic dance. Pilatutako estresa edo tentsio fisiko eta emozionala arintzen laguntzen digu. Mugimenduaren bitartez gorputzarekin eta gorputz-kontzientziarekin lotura sustatzen du, eta gure indibidualtasuna eta sormena aztertzeko eta adierazteko aukera aparta da. Geure buruarekin eta gainerako pertsonekin konektatzea ere errazten du.
"Jainkoak errespetatzen zaitu lan egiten duzunean, baina maite zaitu dantzatzen duzunean".
Sufíen esaera zaharra