Gure Misioa

Gure ustez Ecstatic Dance ongizate osoago eta gogobetegarriago baterako bidea da. Ecstatic Dance dantzatzeak gure ongizate integrala hobetzen laguntzen digula uste dugu. Eta edonork praktikatu dezakeela badakigu.

"Ecstatic Dance komunitateko kideen ongizatea eta elkartasuna hobetzeko diseinatutako esperientzia eraldatzaileak eskaintzea da gure misioa".
Donostia-SanSebastian

Gure misioa interes handiko ecstatic dance ekitaldiak egitea da, baita kalitate goreneko jarduerak ere, dantzaren eta mugimendu askearen bidez garapen pertsonalerako, ongizaterako eta sozializaziorako balio duen eremua partekatzea, Donostiako eta Gipuzkoako gizarteari balio erantsia emanez.

Ecstatic dance ekitaldiak sustatuko ditugu, herritarren parte-hartzea eta aisialdi aktibo osasungarriaz gozatzea bultzatuz. Pertsonen ongizatearen alde, inplikatuta dauden beste erakunde eta instituzioekin koordinazioan lan eginez, errespetua, inklusibitatea, askatasuna, laguntza eta gizarte erantzukizuna irizpidetzat hartuta.

"Gure izateko arrazoia da herritarren ongizatea lortzen laguntzea, pertsonen eta, oro har, gizartearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea. Gizarteari lagundu nahi diogu. Hau da gure asmoa".
Zero Dantza Elkartea