Gure Balioak

Aisialdi aktibo osasungarria proposatzen dugu, pertsonen ongizatean laguntzen duen tresna gisa. Gure jarduera eta portaera gidatzen duten printzipioak eta sinesmenak ditugu. Ecstatic Dance jardueren sustatzaile gisa, esperientzia atseginak ez ezik, bizipen esanguratsuak eta positiboak ere sortzeko erronka dugu. Badakigu jarduerak zer eragiten duen parte hartzen duten pertsonengan.

"Jarduera solidarioa da, balio sozial sakonak dituena, jolas-helburuak lortzetik harago doana. Ongizatea lortzea, pertsonen eta, oro har, gizartearen bizi-kalitatea hobetzea du helburu".
Zero Dantza Elkartea

Gure jardueraren atzean etika eta balioak daude. Konpromiso hauek ditugu:

-Pertsonaren garapen integrala sustatzea, gorputz fisikoaren, buruaren eta emozioen arteko oreka osasuntsua bilatuz, osotasun gisa hartzen ditugunak, garapen pertsonal eta espiritualaren bidean.

-Komunitatea sortu. Gure jarduera inklusiboa, ez-diskriminatzailea, irekia eta pertsona guztientzako da. Edonork praktika dezake. Jarrera injustuak, sexistak, arrazistak, homofoboak edo klasistak ez ditugu inola ere onartzen. Ingurune inklusibo eta tolerante baten parte gara.

-Bihotzetik lan egitea, gure esperientzia, ezagutzak eta ikuspegi humanista emanez.

Gure izaera isladatzen du jarduerak. Inspiratzen gaituzten balioak hauek dira:

-Errespetua eta etika. Tartean dauden pertsona guztiak errespetu handienarekin tratatzen ditugu, jatorria, sinesmenak edo ideiak edozein direla ere. Beti etika eta zintzotasuna mantentzen ditugu gure jardueretan.

-Erantzukizun soziala eta zintzo jokatzea. jarduerak gizartean duen eragina kontuan hartzea. Parte-hartzaile guztiekin zintzo jokatzea, jardueraren alderdi guztiei dagokienez.

-Talde lana. Erakunde eta pertsona ezberdinekin elkarlanean aritzen gara helburu komunak lortzeko.

-Kalitatea. Egiten dugun guztian kalitatea bilatzen dugu beti.

-Entzute aktiboa eta komunikazio eraginkorra. Pertsonen beharrak eta itxaropenak entzuten ditugu, hauen beharrak benetan asetzen dituzten jarduerak antolatzeko. Gure proiektuetan parte hartzen duten pertsona eta erakunde guztiei informazio zehatza eta egokia ematea. Partekatzen dugu eta komunitatea egiten dugu.

-Sormena. Ideia berriak eta jarduera berritzaile eta bakarrak sortzeko modu berriak bilatzen saiatzen gara.

-Pasioa. Oso pertsona grinatsuak gara. Ecstatic Dance-arekiko pasioa transmititzen dugu egiten dugun guztian.