Zero Elkartea

Zero Dantza Elkartea Donostian e-dantz Ecstatic Dance jarduera sustatzen duen elkartea da. Ecstatic Dance esperientziaren bidez, pertsonaren garapen integrala sustatzen dugu, gorputz fisikoaren, buruaren eta emozioen arteko oreka osasungarria bilatuz, zeinak osotasun gisa biltzen baititugu, garapen pertsonal eta espiritualaren bidean.

"Musika maite dugu. Asko gustatzen zaigu inspiratzea, konektatzea, sendatzea eta eraldatzea. Dantzatzea izugarri gustatzen zaigu. Ecstatic Dance Community Foundationek inspiratutako eta haren baimenarekin sortutako jarduera mundu osora zabaltzen ari da, Hawaiitik San Frantziskora, Seattlera, New Yorkera, Berlinera, Amsterdamera, Londresera, Moskura, Bartzelonara, Donostiara. Eta egunez egun komunitatea handitzen doa".
Zero Dantza Elkartea

Zero Dantza Elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan legez inskribatutako elkarte bat da, AS/G/25376/2024 Erregistro zenbakiarekin, Euskal Herrian dantza meditatzailearen praktika sustatzeko helburuarekin sortua.

Ecstatic Dance dantza askearen modalitate bat da, pertsonaren garapen integrala sustatzen duena, gorputz fisikoaren, buruaren eta emozioen arteko oreka osasungarria bilatuz, osotasun gisa biltzen duguna, garapen pertsonal eta espiritualaren bidean. Helburu horiek lortzeko, saio, ekitaldi, ikastaro eta talde-tailer irekiak egingo ditugu edonorentzat.

Ecstatic Dance Community Foundationek inspiratutako eta haren baimenarekin sortutako jarduera da. Pertsonen ongizate integralera garamatzan bide zirraragarri horri zerbitzua emateko bokazioa duen elkarte gisa jaio gara, esperientzia horrek esan nahi duen guztiarekin eta osotasunarekin bat egite horretara garamatzan bide zirraragarri horretara.

Ecstatic dantzaz gozatzea esperientzia zoragarria da, eta hau partekatu egin nahi dugu. Ahalik eta jende gehienak bidaiaz gozatzea nahi dugu. Horregatik sortu genuen proiektu hau, talde kontzientziatik bide indibidualaren bilaketa errazteko. Gure ezagutzak eta esperientziak partekatu nahi ditugu, edonork senti dezan barne izaera erakustean lortzen dugun barne ongizate hori.

Ecstatic dantzaren praktikak gure barrenaren  eraldaketara garamatza. Esperientzia hau zabaltzea eta pertsona guztien eskura jartzea dugu helburu. Era berean, hainbat arrazoi direla eta izaera honetako jardueretan parte hartzeko zailtasunak dituzten kolektiboei ere aukera hau eskeini nahi diegu.

"Eskerrak eman nahi dizkiegu Ecstatic Dance existitzea ahalbidetu duten pertsona guztiei, bereziki Ecstatic Dance Community Foundation-ari.".
www.ecstaticdance.eus