Ecstatic saioa
Erritmo, doinu, estilo eta kolore ezberdinetako bidaia da, gorputz-adierazpenarekin harremanetan jartzeko inspiratzen gaituena. Musika kontu handiz aukeratzen da, mugimendu librea eta gorputz-adierazpena estimulatzeko. Aurrez zehaztutako pausorik eta jarraitu beharreko koreografiarik gabe, gorputza entzuten dugu, eta momentuaren bulkadari men egiten diogu, non pertsona bakoitza bere erritmo eta estiloan mugi daiteke.
-Saioaren hasiera. Ongietorri batekin hasten da saioa. Lehen zatian gure gorputza, burua eta energia prestatzen ditugu. Saioaren hasiera gidatua da eta bigarren zatiari era egokian ekin ahal izateko prestaketa da, ondorengo dantza askearen bidezko bidaian, aurreko lanari jarraipena ematen diogu energia eta mugimendu eredu ezberdinak estimulatuz.
-Progresioa. Poliki-poliki hasten gara, eta pixkanaka handitzen dugu energia, bakoitzaren mugetara iritsi eta intentsitate maximoko egoerak modu osasungarrian lortu arte. Askatasunez dantzatuko dugu, espresatu, dibertitu eta gauza berriak ezagutuko ditugu. Inprobisazioa, sormena, berezkotasuna eta benetako harremanak aurkituko ditugu, mugimenduaren bidez sortzen direnak.
-Soinu paisaiak sortzen ditugu. Kultura, lerro estetiko eta musika mugimendu askoren eragina duen musika. Hainbat estilotako musika birnahasten dugu, gida inspiratzaile bihurtuz, eta bidaia batera garamatza, hainbat gorputz-sentsazio eta paisaia emozionaletan barrena. Handitasun solemnez eta edertasun liluragarriz eraikitako soinu-paisaiak birsortzen ditugu. Afrikako polirritmiak, Ekialde Ertaineko mantrak, art rock, world music, folklore gaelikoa, ambient, pop, R&B, funk, jazz fusioa, techno, indie pop, rock progresiboa, global beat, neo-folk, trance, elektronika, edo erritmo tribalak dantzatzen ditugu.
-Saioaren amaieran. Amaitzeko, barealdia eta hausnarketa egingo ditugu, eta esperientzia integratzeko, atseden hartzeko eta praktikan sortutako sentsazio fisikoak, emozionalak eta mentalak prozesatzeko aukera izango dugu. Esperientzia denon artean partekatzen dugu.