Jarraibide oso erreazak
Oinarrizko arau batzuk jarraitzen ditugu, kontzientzia osoa bilatuz eta momentuan guztiz presente egon nahian. Hitzik esan gabe dantzatzen dugu, hitzak atzean uzten ditugu. Isiltasunean, konexioa, sormena eta oraina bultzatzeko. Oinutsik egiten dugu dantza, lurrarekin konektatuta egoteko. Garen bezala egiten dugu dantza, gure kontzientzia aldatuko duen inolako substantziarik gabe. Orainatik urruntzen gaituzten telefono mugikorrik gabe.
-Hitzik gabe. Hitzik egin gabe. Hitzezko elkarrizketarik ez izateak maila sakonago batean sustatzen du norberarekiko eta besteekiko lotura, mugimenduaren hizkuntza unibertsalaren bidez. Hitz egin gabe mugitzeko aukera dugunean, presenteago gaude. Isiltasunean dantzatzen dugu, konexioa, sormena eta bat-batekotasuna bultzatzeko. Hitzik gabe. Hitzik ez izateak bat-bateko beste komunikazio mota batzuk sustatzen ditu, hala nola jolasa, barrea, begirada kontaktua edo energien konexioa. Adierazpen askearen bidez, kantatuz, txistuka, oihuka edo negarrez, mugimendua zabaldu egiten da, energia aktibatu egiten da, eta sormenak harritu egiten gaitu. Ez hitz egiteak gure burutik atera eta gure gorputzean sartzeko aukera ematen digu. Eguneko hitzak eta kezkak atzean utzi, eta beste modu batera konektatzen gara elkarrekin.
-Zapatarik gabe. Oinutsik egiten dugu dantza, lurrari lotuago egoteko. Oinetakorik gabe, lurrarekin kontaktu handiagoa izateko eta gure gorputzarekin konektatzeko. Galtzerdiekin dantza egin daiteke, baita dantzarako oinetako bereziren batekin ere, praktikatzen duenaren egoera fisikoak hala eskatzen badu.
-Substantziarik gabe. Garen bezala egiten dugu dantza. Drogarik eta alkoholik gabe, gure kontzientzia aldatzen duten substantziarik gabe. Mugimenduak eta dantzak estimulatuko gaituzte modu natural eta osasungarrian.
-Juiziorik gabe. Libre sentitzea da kontua, zaren bezala adierazteko, besteen iritziaren beldurrik gabe.
-Telefono mugikorrik gabe, argazkirik eta bideorik gabe, distrakziorik gabe. Garrantzitsua da espazio seguru bat sortzea, non nahi bezala mugitzeko askatasuna izango dugun, inolako beldurrik gabe. Jardueran ateratako argazki eta bideoek beste pertsona batzuen pribatutasuna kenduko lukete.